J.L Mendoza: "Ez da egia PAI programa geldiaraziko dugunik"

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 22a

Jose Luis Mendoza Hezkuntza Kontseilaria azalpenak ematen. Arg:parlamentonavarra.com

>Alderdi popularrak Hezkuntza Departamentuari leporatu dio Ingelesa Ikasteko Programa duten eskola-lerroak gutxitzea. >"Arazoa ez dela ingelesez ikasteko programa bera, baizik, aurreko Gobernuak egin duen kudeaketa", nabarmendu du Hezkuntza Kontseilariak.

Ingelesa Ikasteko Programa, PAI, zergatik zenbait ikastetxetan lineak-lerroak gutxitu dituzten jakin nahi du PPk. Hezkuntza Kontseilariak, Jose Luis Mendozak gezurtatu egin du lerroak murriztu egin dituztenik eta datuak eman ditu hori berresteko:

-         Atarrabian 23 eskakizun izan dituzte ingelesa ikasteko programa duen lerroan eta hortaz, lerro bat izanen dute nahiz aurreikuspena bi lerro ziren. Izen-emateak gutxiago izan direnez, oraingoz bat zabalduko dute.
 
-         Mendialdean 49 izen-emate izan dira eta bi lerro zabalduko dituzte PAIrekin.
 
-         Zizurko bi ikastetxetan, batean bi lerro eta besteak bat zabalduko dituzte.
 
-         San Julian ikastetxean, Buñuelen, 27 eskakizun izan dira eta bi ikasle beste ikastetxe batean birkokatu dituzte eta hala lerro bat zabaldu Buñuelen.
 
-         Ermitagañan aurreikuspena bi lerro zabaltzea zen, baina, 26 eskakizunekin bat British programa duen alboko ikastetxean birkolokatu dute.
 
-         Iruñeko Jose Maria Huarten British programa dute eta lerro bat zabalduko dute 17 izen emate izan dituztelako.

Mendozak hala, argitu duena da, arazoa ez dela ingelesez ikasteko programa bera, baizik, aurreko Gobernuak egin duen kudeaketa. "Nolanahi" ezarritako programa dela kritikatu du.

Aurreiritziak albo batean uzteko eskatu die PP, UPN eta PSNri. Ez delako egia ereduak eta programak desberdin tratatzen dituenik Hezkuntza Departamentuak "oreka, kalitatea eta aukera-berdintasuna" gailentzen duela.

Ez daude ados alderdi popularra, UPN eta PSN ere. "Irizpiderik gabe, nahaspila, koherentziarik gabe eta zorroztasunik gabe jokatu du" nabarmendu du PPko Javier Garciak. "Zikoitz jokatzen dute gaztelaniazko ereduekin , ordea, euskarazkoekin eskuzabalegi".

Leporatu diote D eredua Erriberan zabaldu nahi izatea eta "porrota" izan dela diote. Hala esan du UPNko Alberto Catalanek.

Gobernua babesten duten alderdiek guztiz kontrakoa leporatu diete UPN, PP eta PSNri. Orain arteko Gobernuek izkin egitea euskarazko ereduei.

Mendozak amaitu du esanez, kalitatezko hezkuntza ziurtatzea denon esku dagoela eta elkarlanerako dei egin die, "albo batera utzita aurreiritziak".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!