Frankismoaren esklaboei omenaldia eginen diete Igariko mendatean bihar

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 17a

Argazkia: Iaz egindako omenaldia.

Memoriaren bideak-ek antolatu du ekitaldia. Frankismoko esklabo ohi Luis Ortiz eta Vicente Lacasia joanen dira, bai eta giza eskubideen alde lan egiten duten elkarteak ere.

"Memoria, aldarrikapena eta giro atsegina" uztartuko dituzte, bihar, Igari-bidankozeko mendatean Memoriaren Bideak-ek prestaturiko ekitaldian. Uztailaren 18ko estatu kolpearen 80. urtemugaren karietara bilduko dira, "garai bateko errepresioaren memoriak gaurko giza eskubideen defentsarako tresna" izan behar dela aldarrikatzeko asmoz.

Aurten, egungo arazoen bueltan lan egiten duten elkarteek pisu handia izanen dute, hala nola, Amnesty Internationalek eta SOS Arrazakeriak.

Igari eta Bidankoze herriak lotzen dituen errepidearen mendatean izanen da ekitaldia, 12:30ean. Ez da kasualitatea toki hori aukeratu izana. 2.4000 antifaxistek eraiki baitzuten errepidea 1939 eta 1941 bitartean.

Nafarroako Gobernuko Memoria Historikoaren Arloko arduradun Jose Miguel Gaston ere bertan izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!