Iruñeko udal solasaldian EH Bilduko Patri Perales, Geroa Baiko Itziar Gomez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerra Edurne Egino izan dira. Euskarazko haur eskolen inguruko epaia, Gaztetxearen toki aldaketa eta Sanfermin herrikoiak mintzagai. Osasuna eta Gironaren arteko partiduaz aritu gara Aritz Agirre kirol kazetariarekin. Felipe Uriarte mendizalearekin Kataluniako Aran bailara, Alpeetako Mont Blanc mendia eta Irango Damavand sumendia hobe ezagutzeko parada izan dugu.