Metropoli Forala 2016-06-15

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 15a, 12:26

Barkos lehendakariak etxe honetan adierazi zuen Nafarroako Gobernuan kontseilaririk ez dutela aldatuko baina zenbait goi kargu bai. Horrek zalantzak eta polemika sortu du oposizioko alderdien artean. Aldaketa horiez eta hauteskundeen kanpainaz mintzatu gara parlamentarien solasaldian. Hiru lagun gure artean: Geroa Baiko Koldo Martinez, EH Bilduko Dabid Anaut eta Ahal Dugu- Podemos alderdiko Eduardo Santos. Presoen dispertsioaren kontrako manifestazioa deitu dute iganderako Iruñean. Aitor Etxeberria eta Ainhoa Azkarate, SARE ekimeneko kideek xehetasunak eman dizkigute. Gaizki moldatzen dira poesia eta musika emanaldia eskainiko dute Gari musikariak, Iñigo Astiz poetak eta Oier Aldekoa piano-jotzaileak Kondestable jauregian. Iñigo Astiz idazlearekin mintzatu gara ikuskizunaz. Frankismoko presoei omenaldia eginen diete Igari eta Bidankoze arteko mendatean, larunbatean. Fernando Mendiola Memoriaren Bideak taldeko kideak ekitaldearen berri eman digu. Osasunak eta Gironak Sadarren jokatuko duten partiduaren aurreko kronika aurreratu digute Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!