"Ez gara zuekin fio [Nafarroako Gobernuarekin], logikoa denez, lupaz aztertu behar dugu EAErekin sinatutako lankidetza hitzarmena", esan du Ana Beltran PPNko kideak, "euskal abertzalea ez den Nafarroako Biztanleriaren %80" babestu behar duela esatearekin bat.
EAErekin sinatutako hitzarmenaren karietara, UPNk azpimarratu du "elkarlana" ez dela txarra, are gehiago "beharrezkoa" ere badela, baina baldintza batekin: "kolaborazioa bai, baina elkarrekiko errespetuz". Ñabardura hori egin du Iñaki Iriarte erregionalistak.
Gainontzeko taldeen artean, aldiz, guztiz bestelakoa izan da jarrera, begi onez ikusi dute guztiek. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramaileak¡ adierazi du Errioxarekin eta Aragoirekin hitzartutako akordioekiko "simetrikoa" dela EAErekin egindakoa, eta UPNren bizkar bota du "mamu zaharrak astintzea".