Hezkuntzako LEPan onartutako hiru hautagaitik bat ez da aurkeztuko

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 14a

Hasiera batean, 3.231 eskaera bazeuden ere, horietatik 2.058k baino ez dute aurrera egin, gainontzekoek programazioa ez baitute egin.

Uste baino parte hartzaile gutxiagorekin eta ur uherren artean, baina aurrera doa Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa. 2.058 azterketa eginen dituzte parte hartzaileek -euskarazko eta gaztelaniazko frogak egin nahi dituztenek bi etsamina ezberdin bete beharko dituzte-. Deialdia zabaltzerakoan, 3.231 zeuden. Alegia, eskaeran %64 mantendu da.

Hezkuntza Sailaren esanetan, beherakada beste herrialde batzuetako eskaerak ere bazeudelako izan daiteke eta horietako asko ez direlako Nafarroara etorri programazioa ekartzera. Gainera, 2.058 eskaera bai, baina 266 lagunek bi azterketa eginen dituzte, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa, eta, beraz, eskaera baino pertsona gutxiago daude.

Azpimarratzekoa da horren karietara sorturiko kalapita. LABek, ELAk eta Steilasek zerrenda bakarra defendatu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!