2015eko Odol Emateen Inguruko Espainiako Txostena aurkeztu berri du Espainiako Odol Emaileen Elkarteak. Nafarroan, hobera egin dute zenbakiek. 2014an baino %6,39 gehiagok eman dute odola 2015ean, guztira 40,06 lagunek, 1.000 biztanleko.
Munduko Osasun Erakundearen arabera, egokiena litzake 45 donazio egotea 1.000 biztanleko. Espainiako estatuko emaitzekin batera eman du elkarteak Nafarroako datuen berri. Espainian ere gora egin du emaile kopuruak, baina, hala ere, Nafarroakoa baino baxuagoa da: 36,64 odol emate daude, 1.000 biztanleko.
Gurutze Gorriak herritarrei dei egin die, odola emateak duen garrantziaz kontzientziatzeko asmoz, eta odol emateen gorakada are gehiago suspertu nahian.