Ene kantak-eko lagunak dagoeneko disko eta ikuskizun berria prestatzen ari dira. Espaziora salto eginen dute, Astonauta asto astronautaren eskutik. Kantuok bilduko dituen CD-DVDa azaroan karrikaratuko dute.
Ohi dutenez, kanta bakoitzaren bideoklipa eginen dute, koreografia batekin. Dantzari lanetan, hainbat pertsona ezagun (musikariak, futbolariak, bertsolariak, pilotariak…) eta Euskal Herriko ehunka haur ariko dira. Eta ilustrazioak Katuki Saguyaki-renak izanen dira. Abendurako erronka ederra prestatu dute: baietz Baluarte bete!
Beti bezala, lortutako etekinen erdia euskara sustatzen duen proiektu bati emanen diote. Oraingo honetan, Berria egunkariarekin ari dira elkarlanean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!