Kutsatutako airea arnasten dute nafarrek, Ekologistak martxan-en ustez

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 8a

Munduko Osasun Erakundeak gomendatutako kalitatearen azpitik dagoena arnasten dute nafarren %99k, Ekologistak Martxan-en 2015eko txostenari begira.

Iazko datuak bildu Ekologistak Martxan-ek 2015eko txostenean. Datuak kezkagarriak dira: Nafarroan ia-ia denek kutsatutako airea arnasten dute.

Zergatien artean: trafikoa, klima aldaketa, ibilgailuen emisioak eta energia zikinen erabilpena aipatu dituzte.

Zonaldeei dagokienez, Iruñerriko trafikoa eta Castejongo zentral termikoaren eragina aipatu dituzte. Horietan sortutako kutsadura landa eremuko ingurunetaraino iristen da gero.

Konponbidearen bila ibilgailu publikoak sustatu behar direla deritzote Ekologistak Martxan-eko kideek, halaber, motorizatutako ibilgailuak urritzearen alde ere lerratu dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!