Azken asteotan aldaketa politikoaren lehen urteaz egiten ari garen elkarrizketa sortaren barruan, gaur Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria Irrintzi dorrean izan da. Nafarroako suhiltzaileen lan baldintzak, zerbitzuaren antolakuntza, arduradunen dimisioak, azpiegiturak eta Lan Eskaintza Publikoa mintzagai Lander Aurrekoetxea, langileen batzordeko ordezkariarekin. Artisten auzoa ospatuko dute aste honetan zehar Arrosadian. Bost egunez artea, festa eta kalea bat eginik. Ekimenaren berri eman digu Iosune Ilundain antolatzaileak. Artea kalera atera eta gizartean duen garrantzia ikusarazi nahi dute.