Ezezkoa garaile izan da Aroztegia egitasmoaren inguruko herri galdeketan. Baztango 15 herrietako bizilagunak zeuden deituak botoa ematera eta hala egin zuten gehienek ezezkoa eman diote proiektuari: 1.707 herritarrek eman zuten botoa eta horien artean %82,84k, hau da, 1.414 bizilagunek ezetz esan diote. 247 boto izan ziren egitasmoaren alde, 40 boto txuri eta 6 baliogabe izan ziren.