Bardeako tiro poligonoa eraisteko eskatu dute 500 lagunek baino gehiagok. Martxa egin dute 29. Aldiz tiro poligonoaren inguruan. Nafarroako eta Espainiako Gobernuei eskatu diete "tiro poligonoa desegiteko benetako konpromisoak" hartzeko. Tiro poligonoa desegin. Gerrari ez. Bakeari eta errefuxiatuei bai lemarekin egin zuten protesta.