General Electriken lantokiaren etorkizuna ataka estuan

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 2a, 14:14

Aurtengo abenduan ateak betiko ixtea da planteamendua. Langileek planteamendu hori babestu ez eta jarrera aldatzeko eskatu diote multinazionalari.

103 familiaren etorkizuna jokoan dago Buñuelen. General Electric enpresak lantokia ixteko asmoa du. Aurtengo abenduan ateak betiko ixtea da planteamendua. Langileek planteamendu hori babestu ez eta jarrera aldatzeko eskatu diote multinazionalari.

Heldu den asteartean bukatuko da epea negoziazioetan eta horren aurretik Nafarroako Gobernuaren iritzia ezagutu dute langileek. Uxue Barkosek hartu ditu Buñuelgo fabrikako langile ordezkariak. Prestutasuna baduela esan die, eta euren esku dagoen guztia eginen dutela berretsi die.

Ez dute etsiko Buñuelgo langileek. Erribera egoera zailean dago, enplegurik ez da sortzen eta langabezia tasa oso altua da. General Electrikek itxiko balu, beste kolpe gogor bat izanen litzateke.

Langileen azken proposmena, 2017ko abendua arte enpresak irekia segitzea eta industria plana aztertzeko aukera izanen litzateke.

Akordioa lortzetik oro urrun daude planteamenduak baina euren lanpostuen alde borrokan segituko dutela jakinarazi dute gaur. Elkarretaratzea egin dute parlamentu parean, enpleguaren eta industriaren alde zioen pankartarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!