Udan auto azterketak ebaluatzeko Espainiako Trafiko Zuzendaritzako "aztertzaile gutxi" egonen dira

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 1a

Udan, ikasle gehiago daude, eta, ondorioz, azterketa praktikoak areagotu egiten dira autoeskoletan, baina, hala ere, aztertzaile berririk ez da iritsiko.

100.000 biztanleko, auto azterketa praktikoko 0,55 aztertzaile dago; alegia, oso gutxi, Espainia batez bestekoarekin alderatuz gero. Bertan 100.000 laguneko 1,56 aztertzaile daude.

Udan, hiru aztertzaile eta lanaldi erdian ariko den bat egonen dira Nafarroan lanean, lehen zeudenetako bat jubilatu egin baita.

Egoerak gainezka eginen duelakoan daude autoeskoletako arduradunak. Azterketak egiteko epeak luza daitezke, kopurua bere horretan segituta. Aldaketarik ezean, ia hiru aste esperoan eman ditzakete azterketa egin nahi dutenek.

Urrian ere greban aritu ziren autoeskolako kideak, baldintza hobeak galdeginez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!