Parlamentarien solasaldian, ikurren legeaz, suhiltzaileen krisiaz eta euskararen aldeko manifestazioaz mintzatu gara. Geroa Baiko Unai Hualde, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Ahal Dugu-Podemos alderdiko Eduardo Santos eta Ezkerrako kide Joseba Ezeolaza izan dira gure artean. Goi mailako ikasketak euskaraz egiteko aukerak oso urriak dira Nafarroan. Horren inguruko kezka azaldu dute D ereduko zenbait ikastetxetako gurasoek. Iosune Bizkaik eta David Dominguezek eman dizkigute xehetasunak. Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea ere elkarrizketatu dugu. Europa ekialdeko errefuxiatuez aritu gara Lur Gil nazioarteko gaietako kazetariarekin.