Ikur frankistak kentzeko errolda gauzatuko du gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko ekainaren 1a

Argazkia: Ereinotz koroa, Diputazioan.

Udazkenean eginda egotea aurreikusi dute. Tokiko eragileekin elkarlanean ariko da gobernua.

Udalerrien Nafarroako Federazioarekin eta kontzejuekin batera eginen du lan Nafarroako Gobernuak, irailean, frankismo garaiko sinboloen errolda kaleratzeko. Ekainaren 7an eginen du lehen bilera memoria historikoa lantzeko batzordeak, eta hor adostuko dituzte xehetasun guztiak.

Gainera, errolda egiteaz gain, txosten bat ere atonduko dute, frankismoko oroitarrien ingurukoa. Bi euskarriek "errealitatearen argazki" gisa funtzionatzea nahi dute.

Ez dira gutxi diktadura garaiak goratzen dituzten ikurrak. Nafarroako jauregian dago horietako bat: ereinotz koroa. Eta Diputazioan bezala, antzeko inskripzioak eta afixak aurki daitezke herri askotan, Tuteran kasura, non 49 kaleek "Jainkoarengatik eta Espainiarengatik eroriak" esaldia duten.

Memoria historiakoaren aldeko ekinbideen barruan, Ezkabako gotorlekuan ere zerbait egitea aztertzen ari da exekutiboa, haatik, Espainiarena da, eta horrek "titulartasun arazoak" dakartza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!