Europar Batzordeak sorturiko Aniztasun Linguistikorako Europako Sareak, agerraldia egin zuen atzo, Bilbon. EiTB ikusteko nafarrei ezarritako debekua kritikatu du erakundeak. Izan ere, Hizkuntza Gutxituen Kartari kontrajartzen zaiola deritzo.
Hala, Espainiari eskatu dio" egoera lehengora bueltatu dadin lan egiteko", kartak bere gain hartzen duen "espirituari eta edukiari" men eginez.
34 zonaldek osatzen dute sare hori, besteak beste, Galizia, Korsika, Bretania eta Katalunia. "Hedabideak beharrezkoak dira gutxitutako hizkuntz bat zabaltze aldera", esan du Patxi Baztarrikak, Aniztasun Linguistikorako Europako Sarearen ordezkariak. Hori dela eta, Europako Kontseiluari eskatu dio, "ahal duten heinean", Espainiari exiji diezaioten emisioa berreskuratzeko.