Liburu azoka muntatuko dute Iruñeko Gaztelu enparantzan

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 25a

Argazkia: Liburu azoka, artxiboko irudi batean.

Liburu Azokaren XV. aldia eginen dute ostiralean hasi eta ekainaren 5 arte.

"Azoka hau gure inguruko inportanteena da, ez soilik Nafarroan, publikoari dagokionez eta irakurleei dagokienez ere garrantzitsua da", esan du Elkar liburu dendako Patxo Abarzuzak aurkezpen prentsaurrekoan.

Halaber, publikoaren harrerari "erantzuten segitzeko" %10eko deskontua izanen dute liburu guztiek. Bestalde, irakurketa publikoak egiteko espazioa ere ahalbidetuko dute, nahi duen horrentzat.

Hamabi liburu dendek hartuko dute parte, eta, beraz, jarraitzen dute iaz zeuden guztiak. liburu aurkezpenen sailean ez da euskarazko libururik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!