Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratu ditu gobernuak behin behineko irakasleak kontratatzeko arauak, eta 2016-2017 ikasturterako indarrean egonen dira.
LABek, ELAk eta Steilasek formula kritikatu dute ez dagoelako zerrenda bakarrik, espezialitatea eta hizkuntza direlako banaketa irizpideak. Bestalde, beste sindikatu batzuek merituek pisu handiagoa ez izatea jarri dute zalantzan.