Gaurko egunarekin, duela hamabi hilabete, egin ziren foru eta udal hauteskundeak. Franco hil zenetik eta ordura arte Foru Gobernuan eta Nafarroako udal gehienetan agindu zuen erregimena kanporatu zuten bozketak.
Beraz, aldaketak urtea egin du gaur, eta guk erradiografia eginen diogu, zer nolako osasun egoeran dagoen argitzeko xedearekin.
Horretarako, gaurkotasunean doktore diren lau lagun gonbidatu ditugu. Galde geniezaieke non ziren duela urte bete, baina erantzuna badakigu, hemen izan baitziren, emaitzen balorazioa egiten.