Azken asteotan jakitera emandako bi eraso matxista salatzeko prestatu dute mobilizazioa. Batetik, 23 urteko barañaindar bat ospitaleratua izan da, gizon batek erredurak egin ostean. Bestetik, Donibanen eraso egin zioten emakumeetako bat ere Barañaingoa da.