Frankismoan sindikalista izandakoek dikatdura garaiko krimenen aurkako kereilarekin bat egin dute

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 18a

Eurek bizitako krudelkeria salatu eta Iruñeko Udalak abian jarri duen ekimenarekin bat eginen dute: gizateriaren aurkako erailketengatik kereila jartzeko asmoa du Udalak eta prozesu horretan aktiboki parte hartzeko asmoa erakutsi dute gaur garai hartako sindikalista ugarik.

Frankismo garaian sindikatuko kide izandako herritarrek bat egin dute eurek bizitako krudelkeria salatu eta Iruñeko Udalak abian jarri duen ekimenarekin bat egiteko: gizateriaren aurkako erailketengatik kereila jartzeko asmoa du Udalak eta prozesu horretan aktiboki parte hartzeko asmoa erakutsi dute gaur garai hartako sindikalista ugarik. Izan ere, jazarpena, kaleratzeak, zerrenda beltzak, atxiloketak, isunak eta espetxea ezagutu dute askok.

Isilik geratu beharrean, euren memoria gogoan hartzeko eta ondorengoek gertatutakoaren berri izan dezaten lan eginen dutela nabarmendu dute. Aurrera pausoa eman eta euren esperientzia, testigantza ere emanen dute askok Iruñean zabaldu berri den Memoriaren Bulegoan.

Ehun herritarrek egin dute bat manifestuarekin. Gehiago ere bilduko dituztelakoan daude eta dei horixe ere egin dute. Diktadura frankistan euren eskubideak urratuak ikusi zituztenek bat egin dezatela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!