Hitzarmena berritzea "beharrezkoa eta bateragarria" da zerbitzu publikoen hobekuntzarekin, bestela, Osasunbideak "berehala" laguntza mediku guztiak bere gain hartuko balitu, "ez zen gai izanen premia handiagoa duten gaiei erantzuteko, esaterako itxaron zerrendei".
Dena dela, denbora pasa ahala, zerbitzu guztiak eskaintzeko asmoa du Osasunbideak. Eta ari da pixkanaka pixkanaka eskumenak eskuratzen; densiometria da horietako bat. Sistema publikoaren eginbeharra izanen da osteoporosia artatzea orain.
Esparru hitzarmenak hainbat arlo barnebilduko ditu, besteak beste, Unibertsitate Klinikan, baina sistema publikoaren eskemari jarraiki, artatutakoaren historia automatikoki Osasunbidearen sistema elektronikoan sartuko da.
Esparru hitzarmenaren karietara, transplante bat behar duten pazienteek edota jada jaso dutenek Opuseko zentroan bertan segitu ahalko dute, eta funts publikoek ordainduko dute tratamendua. Era berean, sistema publikoak artatzeko gaitasunik ez duen gaixotasun zehatz batzuk ere bide pribatutik sendatuko dituzte.