Metropoli Forala 2016-05-16

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 16a, 12:19

Bihartik aurrera, bederatzi lagun epaituko dituzte Entzutegi Nazionalean Ekineko kide izatea leporatuta, politika egiteagatik auziperatuta. Tartean, Eneko Compains eta Roxika Iriarte. Haiekin mintzatu gara gaurko saioan. Santi Leone librepentsalariak azken astearen dekalogoa osatu du gurean. Aktualitatea hamar puntutan laburbilduta. Besteak beste gogoratu dugu Espainiako errege Felipe VIk hamaika euroko menua bazkaldu zuela errepideko jatetxe batean eta Ukrainak irabazi zuela larunbatean Eurovision jaialdi musikala. Maiatzak hamasei, Bidasoaz haratago jai eguna dute. Horren aitzakian, Baiona eta Iruñeko literaturzaleek hitzordu berezia dute. Maiatz aldizkariak antolatuta literatura solasaldiak gaur, Iruñean eta Baionan maiatzaren 25ean. Ekitaldien helburua da mugaren alde batean zein bestean bizi diren euskaldunek elkar ezagutzea. Arratsaldean, euskara eta literaturaren bideak zeharkatuko dituzte gure hiri buruzagian. Euskal Idazleen Elkarteko kide Aitzol Lasak eta Karrikiri Elkarteko Juan Luis Etxaburu Ondarruk zehaztu digute egitaraua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!