'Bide eman euskarari' manifestaziora deitzeko bideoa kaleratu dute

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 3a, 13:56

Ekainaren 4an izanen da, 17:30ean, Golem zinemetatik abiatuta. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deitu du, eta hainbat eragilek adierazi diote babesa.

Euskara normalizatzeko, "ausartak" izateko garaia dela adierazi dute antolatzaileek,  "jauzia egiteko garaia" da, adierazi dutenez.

“Ez gaude orain dela urtebete desio genuen egoeran. Azken egunetako gertakariek, gainera, are nabarmenago utzi digute hori. Ez dugu oinarri sendorik euskaraz bizi nahi dugun herritarrok gure nahi hori egikaritzeko. ETB ikusteko aukera zapuztu digute. Herritarrek egindako lan eskergari esker lortu genuen Iruñeko 17 haur eskoletatik lauk (aurretik bi bakarrik ziren) euskarazko eskaintza egitea eta guraso baten salaketa bere eginez auzitegiak bertan behera utzi du erabakia. Herritarren eskaera eskaintza baino askoz ere handiagoa izatea ez dute aintzat hartu”. Egoeraren inguruko irakurketa kaleratu dute.

Atxikimenduak, aurrera

Hainbat eragilek azaldu dira mobilizazioaren alde: Gora Iruñea, Donibaneko Auzo Elkartea, EH 11 kolore, SF 78 Gogoan, Barañaingo Haizea Elkartea, Sanduzelai Peña, Irrintzi Peñ, Jada, Administrazioan Euskaraz eta Ene Kantak.

Atxikimendua eman nahi izanez gero, emaila bidali beharko da, honako helbide honetara: komunikazioa@kontseilua.eus.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!