ETBren itzalaldiari amaiera emateko eskatu dio Euskaltzaindiak Rajoyri

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 13a

Andres Urrutia Euskaltzaina EITBko saio batean. Arg: eitb.eus

Maiatzaren 5ean goizeko 10:00etan itzali zuten ETBko seinalea Nafarroan. Berehala ikusi ahal izateko pausuak ematea eskatu dio Euskaltzaindiak Espainiako Gobernuari.

"Emisioak eteteak eskubide murrizketa dakar nafarrengan eta euskarazko telebista katea askatasun osoz ikusteko aukera", hitz horiek erabili ditu Euskaltzaindiak Mariano Rajoyri bidalitako eskutitzean. Andres Urrutia Euskaltzaindiako presidenteak nabarmendu du euskararen presentzia ezinbestekoa dela hizkuntzaren garapenerako.

ETBren itzalaldiari amaiera emateko beharrezko pausuak ematea eskatu diote Rajoyri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!