"Parkeko kudeaketan interesatutako agenteak koordinatzeko" abiatu zuten Bardeen Aholkularitza Batzordea, 1999an. Lanez lepo ez zen egon, ordea. Bitan baino ez zen elkartu, eta biak egun berean: 2000. urteko apirilaren 6an.
"Administrazioen arteko koordinazioa bideratzea" da xedeetako beste bat. Asko ez dute bideratu, baina.
Hamabost kidek osatzen dute: Nafarroako Gobernuko, bost; eta ehiza, abeltzaintza, turismoa eta ekologia elkarteetakoak gainontzekoak.