Berariazko 21 titulu eskainiko ditu NUPek

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 9a

Horietatik, bederatzi berriak dira: hala nola, "big data”, ikus-entzunezko kudeaketa, fisioterapia, hezkuntza, zuzenbidea edo giza-zientziak eta gizarte-zientzia

Zerrendatu egin dituzte titulu propio guztiak: Masterra Sormen Ekoizpenean eta Ikus-entzunezko Enpresen Kudeaketan; Masterra Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzan; Espezializazio Diploma Fisioterapia Geriatrikoan;  Espezializazio Diploma, Hezkuntza Teknologia Aktiboetan (aukera: arlo zientifiko-teknikoa eta giza eta gizarte arloa); Unibertsitateko Aditua "Business Intelligence"-rako "Big Data"-n eta Datu Zientzian; Unibertsitateko Aditua Gizarte Esku-hartzearen Etika Aplikatuan: Gatazka Etikoak eta Etika Batzordeak; Unibertsitateko Aditua Haur Garapenean eta Hezkuntza Laguntzaren Beharretan; Unibertsitateko Aditua Lehen Hezkuntzako Matematikan; eta Unibertsitateko Aditua Erantzukizun Sozial Korporatiboan.

Horiei gehitu behar zaizkie beste titulu batzuk: Masterra Nazioarteko Merkataritza Zuzendaritzan; Espezializazio Diploma Erizaintza Onkologikoko Zainketetan; Espezializazio Diploma Hornidura Katearen Logistika-Kudeaketan; Unibertsitate Aditua Ariketa Fisiko eta Osasunean; eta Unibertsitate Hedapeneko Diploma Esku-hartze Sozialean Ijito Komunitatearekin. Hamalau titulu horietan “online” izena emateko aukera badago jada Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren webgunearen bidez.

Informazio gehiago behar izanez gero, bi telefono jarri dituzte eskuragarri: 948 16 9770 eta 948 16 9813, bai eta helbide elektroniko bat fundacion.formacion@unavarra.es ere

Edukiari, matrikulatzeko epeari edo tituluei buruzko informazio guztia unibertsitateko webgunean daude ikusgai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!