Euskarazko haur eskolen alde ehunka pertsona batu dira udaletxeko plazan

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 9a, 13:06

Argazkia: Euskarazko haur eskolen alde egindako mobilizazioa, larunbatean, udal plazan. / Eklinklik.org

Ekainaren 4rako mobilizazioa iragarri du euskalgintzak, epaitegiek euskarazko bi haur eskola berriak ez irekitzeko agindu eta gero.

"Kalte larria" egiten die erdaldunei bi euskarazko haur eskola gehiago egoteak. Hala ebatzi du epaile batek, guraso zenbaiten kexa jasoz. Eta, era horretan, behin behineko neurri gisa, euskarazko bi haur eskola berriak ez irekitzeko esan du. Erabaki horren aurka, dena dela, helegitea aurkez daiteke.

Larunbatean protesta egin zuten euskalgintzako kideeek, ordezkari politikoen eta hainbat guraso zein haurren babesarekin, erabakiaren aurka eta euskarazko haur eskolen alde. Ehunka pertsona elkartu ziren Iruñeko udal plazan, jai giroan. Haur eskolak euskaraz leloa oihukatu zuten, elkarretaratzea amaituta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!