Hezkuntza publikoko langileei aurten soldata %1 igo dietela azpimarratu dute, eta, beraz, kontzertatutakoei portzentaia berbera handitzea zilegi delakoan daude.
Sektoreko irakasleei eta irakasleak ez direnei ere igoera aplikatzea dute xede. Nafarroako Gobernua da, hain zuzen, irakasleen soldata beregain hartzen duena, eta patronala, aldiz, gainontzeko beharginenari aurre egiten diona.