Lau hilabete baino ez ditu beteko datozen egunetan 2016ak eta dagoeneko 137 biztanle gutxiago ditu Nafarroak. Azken urteotako joera da herritar kopuru gutxiago izatea gurean. Guztira, hori bai, 640.339 pertsona daude erroldatuta: 585.673 Espainiako herritartasuna dute eta 54.666 atzerriko herrialderen batekoa. 2009tik beheranzko joera du Nafarroako biztanleriak.