Metropoli Forala 2016-04-28

Euskalerria Irratia 2016ko api. 28a, 12:56

Iruñeko Alde Zaharrean asteburuetan sortzen den gehiegizko zarataz eta ostalaritza araudi berriaz mintzatu gara Iruñeko udal solasladian, Geroa Baiko zinegotzi Itziar Gomezekin eta Aranzadiko kide Aitor Balbasekin. "Zuk duzu errua, zuk ez duzu akordiorik nahi". Ainhoa Arano kazetariak Espainiako politikari eta kazetari hainbaten adierazpen mamitsuenak hautatu dizkigu. Zientziak ala letrak? Horra hor galdera. Zientziak eta letrak. Horixe Xabier Agirre, Girgillaoko filosofoaren erantzuna. Asier Azpilikueta Biurdana ikastetxeko ikasketa buruarekin, bihar, institutuan, Jon Alonso idazlearen lanekin
eginen duten XVII. irakurketa publikoaz mintzatu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!