Nafarroako Dantzarien Biltzarra, parlamentuan

Euskalerria Irratia 2016ko api. 26a, 13:08
Argazkia: Nafarroako Dantzarien Biltzarreko dantzariak, parlamentuan. / parlamentodenavarra.es

Nafarroa osoko hamasei dantza talde izan dira ganberan, eta dantzan aritu dira, ordezkari politikoen aurrean.

Iruñeko Iruña Taldea, Lau Urrats, Jaso, Oberena, Amaiur eta Muthiko Alaiak; Isabako Kurrukla; Iribaseko Basakaitz; Lizarrako Francisco Beruete; Atarrabiako Mikelats; Tuterako Paloteado de San Juan; Agoizko Angiluerreka; Noaingo Ardantzeta; Burlatako Larratz eta Nafarroako Dantzazaleak eta Txistularien Elkatea egon dira, Ainhoa Aznarez parlamentuko presidenteak gonbidatuta (Ahal Dugu).

Geroa Baiko eta EH Bilduko ordezkariek egin diete harrera.

Hegi, Ostalerrak eta Baztango zortzikoa dantzatu dituzte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!