Podemos alderdiko idazkari nagusia Pablo Iglesias eta organizazioko idazkaria Pablo Echenique Iruñean izanen dira gaur, lehenengoz. 'Lokarriak lotuz' goiburuarekin erkidegoetan egiten ari diren elkarrizketa-multzoren baitan kokatu dute Nafarroara eginen duten bisita. Herrialde bakoitzaren beharrak ezagutzea eta Podemos-eko gainerako kideekin batzartzea da xedea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kirol pabiloian eginen dute ekitaldi nagusia 19:00etan eta irekia izanen da herritar guztiek parte hartzeko aukerarekin.