Bermuta hartzeko eta zer edo zer jateko, Baratxuerien plaza. Mokadu bat eserita ahoratzeko, Santa Anakoa, hortxe izanen da jantokia. Eta, azkenik, autogestioaren gunea: Baratxurien plaza.
Horiek dira Gora iruñeak sanferminetan izan ditzakeen espazioak, Gorka Izko herri plataformako kideak gurean esan duenez. Eta plaza horiek izatekotan, bakoitzak funtzio bat izanen luke. Dena dela, sanferminetako mahaian dago orain asmoa, eta heldu den astera arte ez dute jakinaraziko horrela izanen den. Airean dago oraindik.
Nolanahi ere, Gora Iruñea-k zehaztu ditu ildo batzuk "jai herrikoiak" eraikitze bidean.
Gaua erdigunetik kentzea. Horra asmoetako bat, adibidez. Izkoren irudiko, "saturatuta" dago, eta egunaren gainontzeko momentuetan jarri nahi dute indarra. Bestalde, egitaraua ez dute zehaztu oraindik, izan ere, espazioak ahalbidetuko du gauza bat edo beste egitea.
Elkarrizketan, berrikuntzak iragarri ditu sanfermin "parekideak, euskaldunak, ekologikoak, parte hartzaileak, anitzak eta kulturalak" lortzeko bidean.