Nafarroako Unibertsitate Publikoa, arlo biosanitario indartze bidean

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 18a

Argazkia: NUPeko ikasleak.

2016-2019 ikasturterako Plan Estrategikoa prestatzen ari da NUP. Euskara eta ingelesa barnebilduko dituen "eleaniztasunaren alde" eginen du.

Titulazio berriak egotea. Horra unibertsitatea aztertzen ari den erronketako bat. Kontuan izan beharra dago, artea, humanitatea eta zientziak apenas lantzen dituela, eta horregatik, eskaintza "berdimentsionatzea" da aurrera begira mahai gainean jarritako aukeretako bat.

Gainera, aintzat hartuta osasun publiko zabala daukala Nafarroak, arlo biosanitarioa jarri nahi dute erdigunean.

Hizkuntzei dagokienez, ikasgaien %20 euskaraz eskaintzen du NUPek, eta %18 ingelesez. Dioenez, "eleaniztasunaren alde" lanean jarraituko du.

Azpiegiturak. Hori da planean azaltzen den beste hari muturretako bat. Murrizketen ostean, "indarra hartzea" da NUPen bide orrian azaltzen den aukeretako bat, nolanahi ere, ez dute baztertu azpiegitura alderik, handitzea.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!