Buztintxurin bi modulu muntatuko ditu Hezkuntza sailak

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 15a

Argazkia: Buztintxuriko eskola handitu dadin egindako elkarretaratzea.

2017-2018 ikasturterako bukatuko dituzte obrak eta orduan kenduko dituzte bi moduluak.

Jolastokian jarriko dituzte. Orotara, 475 metro karratu izanen dituzte: zortzi gela bakoitzak, jantoki bat eta bi komun. 165.000 euroko aurrekontua dute, gainera.

Buztintxuri auzoa da hazkunde demografiko handiena izan duena azken urteotan Iruñerrian, eta hori ere nabari da hezkuntza komunitatearen eskakizunetan; izan ere, ezin sartu dabiltza ikasleak. Horregatik, eskola berria eraikiko du, haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako hiru lerro berri hartzeko gaitasunarekin. 4,9 milioi euroko aurrekontua du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!