Sutsua izan zen atzoko legebiltzarreko eztabaida. Sinboloak azaltzen diren guztietan bezain amultsua, bide batez aipatzearren. Erregionalistek eraman zuten, beste behin, debatea ganbarara.
"Ikurrina jarri nahi dute publikoki esatea delako Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa dela", esan zuen Javier Esparzak. Eta gaineratu zuen: "Ezin dute jasan Nafarroa forala eta espainiarra dela".
Erantzun egin zion Barkosek esanez horrela nahi duten herrietan ikurrina egoteak Nafarroako "aniztasuna eta aberastasuna" adierazten duela. Orduan, "aberltzaleen lerroan" aritzea leporatu zion Esparzak. "Bere esku balego, Barkosek poz-pozik sinatuko luke Nafarroa EAEn sartzea".
"Nafar gehienak zazpalduko dituzte, sinboloak zapalduko dituzte, bai eta Nafarroako errealitate instituzionala ere, sekula ez dute eta errespetatu", kritikatu du UPNko presidenteak.