Ana Jaka: "Marimutila naiz, eta zer?"

Marimutila esaten dioten Ione txikiaren istorioa da hau, Ana Jakaren haurrentzako lehen liburua. 

Hein batean autobiografikoak diren hainbat bizipen bildu ditu Ana Jakak haurrentzako bere lehen lana egiteko. "Eta zer" bildumaren baitan argitaratu du Elkar argitaletxearekin eta Patxi Gallegok egin ditu lan honen marrazkiak.  

"Mutilen" gauzak dituelako gustuko "marimutila" esaten diote Ioneri eskolan. Hala ere, gauza horiek ez dira neskenak edo mutilenak, gustuko gauzak baizik. Egun batean gurasoekin talka ederra izan zuen izebaren ezkontzarako erosi beharreko arroparen kontura, Eskerrak hor aitona Bernardoren laguntza izan zuela. Berak kontatu zion jostuna eta bertsolaria zen bere amona Antoniari ere askotan esaten ziotela marimutila.