#Aztnugal kasuko bost kideek akordioa lortu dute fiskalarekin eta ez dira espetxera joanen. Gorka Zabala, Iñigo Gonzalez, Iker Moreno, Gorka Mayo eta Jon Patxi Arratibel dira auzipetuak. Gaur goizean eman die epaileak horren berri eta Madrilen dira bostak, Auzitegi Nazioalean izan baitira deklaratzen.
Espetxea ekidinen dute orain
Ekineko kide izatea eta ETAren aginduetara ezker abertzaleko hainbat erakunde dinamizatzea egozten diete. Zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen zieten, baina bi urteko zigorra adostu dute, eta urte eta erdi kartzelan izanak direnez, ez dira espetxera joanen.
Atera direnean txalo artean hartu dituzte lagun eta senideek.