Instituzioen eta agenteen arteko elkarlana defendatu dute Maria Luisa Duran elkarteko psikopedagogia koordinatzaileak eta Julen Sesma presidenteak. "Oso garrantzitsua da era koordinatuan aritzea, ekimenak egitea, bullying-aren kontrako batzarrak eta irakasleen formazioa esaterako, gai honekin gehiago tematzea eta gizarteak kontzientzia hartzea", esan du Duranek. Era berean, "balore txikietatik" lan egitea bidea dela aipatu du.
"Tabua" da gaia, azaldu duenez, eta horregatik ikustarazteko beharraz mintzatu da. Ez dira eta nolanahikoak esku artean dauzkaten datuak: 30 eskola jazarpen kasu berri daude Nafarroan, urtea hasi zenetik. Gehienak, Lehen Hezkuntzan.
Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak iragarri dituzte jada legealdi honetan bullyingaren kontrako neurriak.