Iruñeko gazte literatur lehiaketa, martxan

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 12a

Argazkia: Gazte literatur lehiaketa iragartzeko irudia. / pamplona.es

Maiatzaren 6 arte bidali ahalko dituzte poesiak eta narrazio laburrak 14 eta 18 urte bitarteko gazteek, euskaraz zein gaztelaniaz.

Bi kategoria egonen dira: 14,15 eta 16 urteko gazteena; eta 17 eta 18 urtekoena. Lanek originalak izan beharko dute.

Poesiari dagokionez, hamalau bertso aurkeztu beharko dituzte, gutxienez; gehienez, 40. Narrazio laburraren kasuan, aldiz, gutxienez bi orrialde, eta gehienez bost.

Lehenengo hiru onenentzat egonen dira sariak, kategoria, hizkuntza eta modalitate bakoitzean. 500 euro, lehen postuarentzat; 250, bigarrenarentzat; eta hirugarrenarentzako 150. Accesitak ere eman ditzake epai mahaiak. Iaz, 125 lan aurkeztu zituzten. 

Lanak bidaltzeko Iruñean izan behar du bizitokia parte hartzaileak.

Oinarriak osorik hemen irakur daitezke. Obrak Gazteriaren Etxean entregatu behar dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!