Fernando Rey: “Artea oso egokia da elkarbizitzaz gogoeta egiteko”

Euskalerria Irratia 2016ko api. 11a, 08:57

Nafarroako Gobernuak bakeari, bizikidetzari eta giza eskubideei buruzko jardunaldiak antolatu ditu. “Bizikidetza erein, begiratu bat artearen bidez” izenburupean. Fernadno Rey Bizikidetza eta Memoria zerbitzu burua da.

Jardunaldiak apirilean egiten ari dira. Joan den astean Gervasio Sanchez kazetari grafikoaren hitzaldia izan zen. Hilaren 13an, asteazkenarekin, Bernardo Atxagak eskainiko du mintzaldia. Apirilaren 16an, larunbata, Proyecto 43-2 taldeak “La mirada del otro” antzerki lana taularatuko du. Hilaren 20an, asteazkena, Baketik Elkartearen eskutik “¿Y tú qué? / Eta hik zer?” antzerki-forum saioa ikusgai. Iruñeko Planetarioan izanen dira jardunaldiak. Ekitaldiak 19:30ean hasiko dira.

Fernando Rey, Bizikidetza eta Memoria zerbitzuburuak, Metropoli Forala saioan adierazi digunez,  “gure arteko elkarbizitzaz gogoeta egin nahi dugu artearen bidez. Hainbat ikuspegi eskaintzen dizkigu errealitatea begiratzeko eta interpretazeko.” Bere ustez, artea aurreiritziak alde batera uzteko lagungarria izan daiteke.

”Azken batean, oinarrizko kezka nagusiak honakoak dira: Zer gertatu da herri honetan? Zergatik? Zer egin daiteke orain? Nola egin aurrera? Nola lortu horrelakorik ez gertatzea berriz? Hori dugu eguneroko lana Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusian eta galdera horiek artearen bidez erantzuteko saio bat dira jardunaldiak”. Hala esan digu Fernando Reyk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!