Unibertsitate Antzerkiaren zikloa eginen du NUPek

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 8a

Argazkia: NUPeko Antzerki Taldearen "Polifonia" obraren irudi bat. / unavarra.es / Beatriz Pérez Larrauri.

Apirilaren 11tik 16 arte luzatuko da, Iturramako civivox aretoan. Hemen irakurri daiteke egitarau osoa; zazpi emanaldi eskainiko dituzte.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunetik hartutako informazioa:

Sei unibertsitatek hartuko dute parte zikoan: Vigokoak (Galizia), Leonekoak (Espainia), Lleidakoak (Herrialde Katalanak), EHUk eta NUPek (Euskal Herria) eta Pabekoa (Frantzia).

Sei antzerki taldeetan 77 lagun aritzen dira, eta 7 emanaldi izango dira, NUPeko taldeak itxiko baitu erakustaldia larunbatean, apirilaren 16an, "Polifonia" obra estreinatuz eta bi saio emanez, 18:00etan eta 20:00etan. Gainerako saioak astelehenetik ostiralera izango dira, 19:30ean.

Ourenseko (Vigoko Unibertsitatea) Unibertsitate Antzerki Gelaren Maricastaña taldeak emango dio hasiera erakustaldiari astelehenean, apirilaren 11n. Taldeak "Demediado" eszenaratuko du, Italo Calvinoren Bizkonde erdibitua obran oinarritua. Calvinoren fabula honek gogoeta eginarazten du, umorez, ongia eta gaizkiari buruz, giza-jokabideei buruz, boterearen zapalkuntzari buruz eta hiritarren arteko elkartasunari buruz. Jolas etengabea da, zeinean 41 pertsonaiak ikuslea emozio, irri, ipuin magiko eta errealitate gordinetik pasarazten baitute.

Lleidako Unibertsitateko Antzerki taldeak asteartean, apirilaren 12an, beren sorkari bat aurkeztuko dute: “Proyecto Cooper”, Emili Baldellouk zuzendua. Obra honetan, garapen soziologikorako Tavistock Institutuak aurrerapen handi bat aurkeztu du, zeinari esker gizartearen akatsak behin betiko konponduko baitira: giza-emoziorik ez duen izaki bat.

Asteazkenean, apirilaren 13an, Euskal Herriko Unibertsitateko EHUko Teatroaren “¿Cuándo vuelves, Ulises?” obra ikusi ahalko da, James Joyceren Ulises obran oinarritua eta Maite Agirrek zuzendua. Molly Bloomen bakarrizketarekiko paralelo —horixe baita Ulyssesen azken kapitulua—, Mollyk Ulysses nobelaren hainbat une tartekatzen ditu: Mollyren eguneroko bizitzarekin harremanetan dauden eszenak, egoerak eta pertsonaia batzuk.

Atelier Théâtre Espagnol

NUPeko Unibertsitate Antzerkiaren IX. Erakustaldiaren egitarauaren hurrengo emanaldia ostegunean, apirilaren 14an izango da, Leongo Unibertsitateko "El Mayal" Antzerki Taldearen "La ciudad sitiada" obrarekin. Obra Laila Ripollek idatzia da —2015eko Literatura Dramatikoaren Nazioko Saria— eta Javier R. de la Vargak idatzi du. Edulkoratzailerik gabe erakusten ditu gizakien heriotza, bizitza eta heriotza bizitzan gerra garaian. Zaurien album makabro bat bezala, pertsonaiak nora ezean dabiltza gure begiradapean eta gogoeta egitera garamatzate. Erakusten diren bizitza tragikoak edo uneren batean lanean barreiatutako umore beltza bezain beharrezkoak dira hitzen edertasuna eta irudien indarra tragediarako.

Ostiralean, apirilaren 15ean, lehen aldiz arituko da antzerki erakustaldi honetan Frantziako Pabe eta Adourreko Herrialdeetako Unibertsitateko (UPPA) Atelier Théâtre Espagnol. Taularatuko duten obra "Secretos" da, Uruguaiko Egileen Elkarte Nagusiak antolatzen duen "Estrenarte" lehiaketako lehen saria irabazi zuena, 2001eko apirilean. Jessica Basselot eta Marielle Nicolas dira zuzendariak. Obra Uruguain gertatzen da. Etxe zahar batean pertsonaia hauek elkartzen dira: emakumezko poeta bat, etxearen jabea dela esaten duena, bere poema liburua, oroitzapenak lagun, amaitzera itzuli dena; beste emakume bat, garbiketa enpresa bateko langilea, seme bat preso duena taxidermista bat  tirokatu duela akusaziopean; etxea saldu nahi duen emakumezko abokatu bat; bertan torturatu duten beste emakume bat, preso politiko ohia dena, eta gazteagoa den beste emakume bat, azkenean etxearekin geratuko dena.

NUPeko antzerki taldeak estreinatuko du apirilaren 16an, larunbatean, "Polifonia" obra, Diana de Pacok idatzia eta Óscar Orzaizek zuzendua. Honetan, Penélope, Troiako Helena, Medea, Clitemnestra, Fedra eta Antígona, hau da, Greziako mito klasiko femenino handietako sei, beren errealitateen preso daude linbo moduko batean, non egin dituzten krimenen oroitzapenekin borrokan ari behar baitute. Historiak epaitu ditu dagoeneko, baina, sinestarazi diguten bezain errudunak al dira? Litekeena da beren ekintzen aringarririk aurkitzea? Gizona ikusle hutsa da beren gatazketan?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!