Piraguismo, ibai jaitsiera eta eskimotaje ikastaroetan izena emateko epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2016ko api. 4a, 09:35
Argazkia: Piraguismo ikastaroan antolatu dituzte, besteak beste. / Iruñeko Udala

Argatik piraguan ibiltzeko aukera eskainiko dute, flora eta fauna ezagutze aldera.

Stand up paddel, piraguismoa, ibai jaitsieta eta eskimontajea ikastaroak egin ditzake nahi duen horrek apiriletik ekainera. Gazteei eta helduei zuzenduriko tailerrak dira.

Kaparrosoko errotatik abiatuko dira eta gasaren estoldetan amaitu. Izen ematea actividadescpp@gmail.com emailean eta 622723937 telefono zenbakian egin daiteke.

Egun bat edo lau

Egun bateko kayak ikastaroa egiteko aukera eskainiko dute, hogei euroan. Bai eta lau egunekoa egiteko ere, 90 euroan. Haurrei zuzenduriko ikastaroa ere martxan jarri dute.

Bestalde, stand up paddle ikasteko, 25 euro ordaindu beharko dira. Ibai jaitsieran aritzeko, aldiz, 30.

Eskimontaje ikastaroak, berriz, 100 euroko prezioa du, baina lau egunekoa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!