Sanferminak 2016

Sanferminak prestatzeko "berdintasun mahaia" sortu nahi du udalak

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 23a, 13:40

Argazkia: Sanferminetan eraso sexisten kontra egindako elkarretaratzea.

> Hiru mahai existitzen dira jada: entzierroarena, egitarauarena eta kalearena.
> Parekidetasunaren inguruko alderdiak landuko lituzke laugarren mahaiak.

Sanfermin "herritarragoak" jostea. Udalak asmo horrekin ekin dio mahaien osaketari, eta ari dira jada lanean. Egin dituzte lehenengo bilerak eta airean daude aurrenengo proposamenak. Hori bai, proposamenak baino ez, izan ere, organo horietan erabakitakoa ez da loteslea.

Atzo, mahai berri baten sorrerari buruz mintzatu ziren udaleko ordezkariak: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko mahaia. Oraindik ez dute zehaztu noiz, baina aurrera begira biltzen hasiko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!