TRWko langile batzordeak salaketa judiziala jarriko du Lan Erregulazio Txostenaren aurka

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 23a, 10:09
Argazkia: TRW ixtearen kontrako manifestazioa.

123 lagun botako dituzte, eta horietatik 77 kaleratze jakinarazi dizkiete jada langileei; batzuek kontu korronte begiratutakoan jakin dute langabezian daudela.

Enpresak ez du "nahikoa" azaldu zergatik egin duen Lan Erregulazio Txostena; ez du "behar bezalako" argibiderik eman. Salaketa egin du ZF-TRWko langile batzordeak publikoki; eta, orain, salaketa jarriko du, baina epaitegietan.

Izan ere, "negoziazio kolektiboaren printzipioa" urratu delakoan dago. Jose Alvarez batzordeko presidenteak adierazi du "asanbladaren erabakiari jarraiki" ekinen diotela bide judizialari.

Kaleratzeak, tantaka

Apirila amaitzerako 24 kaleratze gehiago jakinaraziko dizkiete, eta abenduaren amaieran, beste 22. Hala, orotara, 123 izanen dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!