Bakeari eta bizikidetzari buruzko kultura jardunaldiak eginen ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 21a, 13:57
Argazkia: Bernado Atxaga izanen da hizlarietako bat.

> Literatura, antzerkia eta argazkilaritza dira Sembrando convivencia / Una mirada desde el arte jardunaldietako ardatzak.
> Lau emanaldi egonen dira apirilean, gaztelaniaz denak. Bernardo Atxaga hizlarietako bat izanen da.

Apirilaren 7tik 20ra lau saio eskainiko dituzte Iruñeko Planerarioan, espainieraz denak, euskarak "presentzia" izanen badu ere. Horrela ziurtatu dute behintzat, Ana Ollo gobernuko bozeramaileak eta Alvaro Baraibar Elkarbizitza eta Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendariak.

Apirilaren 7an, Gervasio Sanchez kazetari grafikoak hitzaldia eskainiko du. Apirilaren 13an, asteazkenarekin, Bernardo Atxaga ariko da. 16an, aldiz, Proyecto 42-2 taldeak terrorismoaren osteko balizko adiskidetza aukeraz obra taularatuko du. Amaitzeko, 20an Baketik fundazioak Eta hik zer? lana antzeztuko du.

19:30ean izanen dira emanaldi guztiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!