NUPek 28 master ofizial eskainiko ditu datorren ikasturtean

Euskalerria Irratia 2016ko mar. 17a, 13:21

Argazkia: Ikasleak, NUPeko ikasgelan ikasten.

Datorren astelehenena zabalduko dute izen ematea eta ekainaren 20an amaituko da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean eman dute horren berri.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) unibertsitate masterretako 28  titulu ofizial eskainiko ditu datorren 2016-2017 ikasturtean,  eta horietatik bostek lanbide arautu batean aritzeko gaitzen dute. Beste hiru gehiago eskainiko dira bi urtean behin ikasle berriei, Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak onetsi duenaren arabera. Aurreinskrizpioa "online" egingo da Unibertsitatearen web-orrialdean, eta lehen epea astelehenean, martxoaren 21ean hasiko da, eta ekainaren 20an amaituko da. Matrikula uztailaren 28 eta 29an izango da.

Datorren ikasturtean eskainiko diren 28 master ofizial horietatik, bederatzi Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoari (TIIGMET) dagozkio; sei Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoari (NIGMET); lau Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateari; beste hainbeste Osasun Zientzien Fakultateari; hiru Zientzia Juridikoen Fakultateari, eta bi Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateari.

Esaterako, hau da datorren ikasturtean Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (TIIGMET) egiten duen master-eskaintza: Proiektuen Zuzendaritza; Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa; Ingeniaritza Biomedikoa; Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza; Modelizazio eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa; Ingurumen Nanoteknologia; Informatika Ingeniaritza, eta lanbide batean aritzeko gaitzen dutenak: Telekomunikazio Ingeniaritza eta Industria Ingeniaritza.

Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren (NIGMET) kasuan, titulu hauek eskaintzen dira: Ingurumen Nekazaritzako Biologia; Lurzoruen eta Uren Kudeaketa; Nekazaritza Ingeniaritza, lanbide batean aritzeko gaitzen duena; Kimika Sintetikoa eta Industria Kimika; Geografiari buruzko Informazio Sistemak eta Teledetekzioa, eta Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologia eta Kalitatea.

Fakultateek eskaintzen dituzten masterrak

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak honako master hauek eskaintzen ditu: Ekonomia eta Finantza Analisia; Enpresen Zuzendaritza; Enpresaren Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketa, eta Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketa (ERP).

Osasun Zientzien Fakultatean hauek emango dira: Erizaintzako Zainketen Kudeaketa; Osasun Zientzietako Ikerketa; Osasun Sustapena eta Gizarte Garapena, eta Osasun Publikoa.

Zientzia Juridikoen Fakultateak hiru master eskainiko ditu: Abokatutzarako Sarrera, lanbidean aritzeko gaitzen duena; Ondarearen gaineko Zuzenbide Pribatua, eta Lan Arriskuen Prebentzioa.

Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak bi titulu eskainiko ditu: Bigarren Hezkuntzako Irakaslea, lanbidean aritzeko gaitzen duena, eta Esku-hartze Sozialean Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin.

Gainera, beste hiru masterrek, bi urtean behin, lehen mailako ikasleentzako ikaspostuak sortuko dituzte. Honako hauek dira: Gizarte Moderno Aurreratuetako Aldaketa Dinamikak; Historia, Espazio eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuak, eta Ingeniaritza Mekaniko Aplikatua eta Konputazionala. Horregatik, datorren ikasturtean, 2016-2017an alegia, ez dira eskainiko ikasle berrientzat.

Halaber, Lurzoruen eta Uren Kudeaketako Masterra ere bi urtean behinekoa da, baina datorren 2016-2017 ikasturtean eskaini egingo da ikasle berrientzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!