Errefuxiatuen argazkiak erretiratzeko agindu die Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezek bere alderdikideei
Nafarroako Parlamentuko gaurko bilkuran, lehen puntuaren eztabaida amaitu eta gero, Podemos-Ahal Duguko parlamentariek errefuxiatuen argazkiak erakutsi dituzte.
Hori dela kausa, legebiltzarreko presidente Ainhoa Aznarezek ohartarazi die arautegiak ez duela hori onartzen, eta azkenean irudiak erretiratzeko agindu die. Argazkiak erakusten ari zirenak bezala, Aznarez Ahal Duguko parlamentaria da.
Irudiak erretiratu eta gero, Ahal Duguko eledun Laura Perezek Parlamentuak Europar Batasuneko bandera ken dezala eskatu du, egun lotsa eragIten du.